Albistegia

Gaizka San Miguelek bere bizipenak izan ditu kontagai 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Diabetikoa da zarauztarra, eta bere egoeraren berri eman zuen atzo ETB1eko arratsaldeko magazinean.

Gaizka San Miguel zarauztarrak 19 urterekin jakin zuen diabetikoa zela. Hasiera batean bere egoera berrira egokitzea kosta egin zitzaiola eta "infernua" izan zela kontatu zuen atzo ETB1eko Biba Zuek! saioan. Diabetesak ondorio psikologikoak izan ditu zarauztarrarengan, eta bere bidea nola izan den azaldu zuen telebistan. "Diabetesak ezagutza asko eman dit eta bizitza beste perspektiba batekin ikustea lortu dut", adierazi zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide