Maiatzaren 18an Espainiako Kopako finala jokatuko du Realak Bartzelonaren aurka, eta norgehiagoka horren atarian, ETB1eko Gaur Egun albistegiko kazetariek ZKE Futbol ataleko kadete mailako emakumeek futbola nola bizi duten jakiteko erreportajea egin dute. Izaro Herrera, Irati Malo, Anari Arruabarrena eta Maddi Lizaso jokalariak ageri dira eta, besteak beste, nola hasi ziren jokatzen eta zeintzuk izan diren beraien erreferenteak kontatzen. Baita Reala animatzera Zaragozara joango direla esanez ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!