"Kutsidazu bidea Ixabel" eleberri ezagunaren inguruko ibilbidea jarraituz eta sardeari segika, Hernialdetik abiatuta zortzi kilometro inguruko ibilbidea egin zuten atzokoan irteeran parte hartu zuten ehun lagunek.
Mahasti inguruetatik igarota, eta haize ufadei aurre eginez, Alkizan hamaiketako egin eta indarrak hartu zituzten azken txanpari ekin eta Larraulera iristeko. Bertan, begiraleei esker, jolasean amaitu zuten goiz pasa ederra.
Antolatuta duten hurrengo ekitaldia akanpada izango da azaroaren 27tik 29ra.
Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.