Azaroaren 15ean Gurutxurturekin Tolosaldera.

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

"Gipuzkoako herriak ezagutzen" leloaren izenean ibilaldia antolatu dute Hernialdetik Larraulera.

Gurutxurturen datorren irteera igande honetan, azaroaren 15ean izango da, Hernialdetik hasi, Alkizatik pasa eta Larraulera iritsiz. Izen ematea, ohiko modu eta goiz pasako prezioetan, Mendizabal kinkila dendan izango da, gaur eta bihar, azaroak 9 eta 10.

Ibilbideko hasierako zatia sardeari jarraituz "Kutsidazu bidea Ixabel" eleberri ezagunean oinarrituriko parajeetan zehar izango da eta bigarren zatia berriz Arraia errekaren inguruan. 7,2 kilometroko ibilbidea izango da, 250 m desnibel positiborekin. Aproposa lehen aldiz Gurutxurtura joateko!

Itzulera arratsaldeko 14:00k inguruan izatea aurreikusten da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide