Gurutxurturen datorren irteera urriaren 11n izango da, Albiko aparkalekuan hasi eta Ttutturre (1282m) mendira igo, ibilbide zirkularra osatuz. Izen ematea, ohiko modu eta egun pasako prezioetan, Mendizabal kinkila dendan izango da, urriaren 5tik 7ra. Ibilbidea 9,85 kilometrokoa izango da, 402 m desnibel positiborekin.
Itzulera arratsaldeko 17:00k inguruan izatea aurreikusten da.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.