Ehun lagunetik gora elkartu ziren atzo goizean Gurutxurturen ikasturteko bigarren irteeran.
Leaburun zuten abiapuntua eta Erroizpe mendia igo ondoren, Gaztelun eman zioten amaiera ibilbideari.
Bertako frontoian jolasean ibili eta gero, gustora etxeratu ziren eguerdirako haur, begirale eta gurasoak.
Hurrengo irteera Aralar aldera egingo dute urriaren 11n.
Zarauzko Gazteriak diruz lagundutako ekintza da hau.