Mutrikuko Olatz auzoan izan dira Gurutxurtukoak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Atzo egin zuten neguko lehen irteera. Eguraldi iragarpenak kontrakoa esan arren, euririk gabe egin ahal izan zuten atzo goizeko ibilbidea azkenean.

Euritarako erropa, aterki eta aldatzeko erropekin azaldu ziren atzo goizean Gurutxurtutarrak, Mutrikura eramango zituzten bi autobusak betetzera.

Azkenean ez zuen euririk egin eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan kokatuta dagoen Olatz auzoko haranean zehar ibili ziren.

Haran ikusgarrian barrena ibiltzeaz gain, bertan dauden hainbat kobazuloetako batean sartzeko aukera ere izan zuten.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide