Euskal Astea 2017

Badatoz Euskal Jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia Gurekin Jai 2017ko abu. 31a, 13:08

Azken Topa, Azken Brindixa izan ez dadin!

Euskal Jaiak bertan ditugu eta aurtengoan ere egitarau oparoa osatzen saiatu gara Gurekin Jai-ko kideok:

 

Irailaren 1ean, Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatuz Kontzentrazioa burutuko dugu Eguzki aurrean. Ekhiñe eta Ekaitz etxean nahi ditugu! Baita Jaietan ere!

Jarraian, Jantoki Beganoaren eskutik Herri Afaya izango dugu 21:00tan Putzuzulo Amets Fabrikan. Lasai, Herri Afarirako ez da tiketa aurretik erosi behar, egunean bertan 5 euroren truke ederki afaltzeko aukera izango baita!

Afalostea girotzeko, 22:30etan Asteazkenetan! Arranoko gitar joleen saioa izango dugu. Ondoren, Colombiatik Naturaleza Suprema Rap! eta amaitzeko...kitarra free style! Jo nahi duen ororentzat mikro irekia! Animatu!

 

Irailak 2, EUSKARAZ BIZI EGUNA!

Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz eta AEK-k antolatuta, lehenik Euskararen aldeko Herri Lasterketa egongo da 11tan (Izen ematea 10:15tatik aurrera, 6€ren truke). Jarraian XXIII. Herri bazkaya ospatuko dugu 14:30etan Musika Plazan eta 18:30etan Kalejira mundiala Sakatu Elektrotxarangarekin!!

Gogoratu edalontziak etxetik ekarri behar direla Herri bazkayeako!!

Iluntzean berriz, Txosnagunean Kontzertuak! 23:00tatik aurrera, La Jodedera eta ondoren Erromeya Bide Batez taldearen eskutik! 

 

Irailak 9, EUSKAL JAI EGUNA!

Goizeko 11tan, Hamaiketako paregabia  Gaztetxian eta arratsaldeko 17tan, Kontzertua!

Txosnagunean irekiera 17tan izango da eta 18tan Gabiritik Guri 5 taldearekin Erromeya! Iiiifaaa!

Jarraian, 20tan, Gurekin Jai-en AZKEN TOPA izango da. Herritar guztioi dei berezia egin nahi dizuegu gurekin batera Azken Topa, Azken brindixa izan ez dadin egitera!

Askapenaren eskutik, Euskal Jai egunian txosnagunian afaltzeko aukera izango da!

Iluntzean, 22:30tan swing eta musika dantzagarria KOBAN eta Zezenaren Taldearekin. Gauari amaiera emateko, DJ Jotatxo! Dantzatzen den herria ez da iñoiz hilko! Ez hoixe!

 

Edalontzi berrerabilgarri pila izango dituzuela etxean eta ekarri izatzue txosnagunera lasai! Berdin dio Gurekin Jaiko edalontziak ez izatea, kontua berrerabiltzea baita! Guk ere Zero Zabor!

Azkenik, gogoratu Txosnagunean ez dela inolako erasorik onartzen! Erasoren bat ikusiz gero salatu ezazue! Gurekin Jaien babes osoa izango duzue!

 

GORA EUSKAL JAIAK!

GORA JAI HERRIKOYAK!

 

Informazio gehiago gure Facebook eta Instagram kontuetan!

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide