Ohi bezala, hileko azken ostegunean egin zuen udalbatzak ohiko osoko bilkura. Besteak beste, Amenabarri udal lurzoruaren parte den Salberdin eremuko R-14 partzela (egun Pardo enpresa dagoena) Amenabarri saltzea adostu dute aho batez, 6,4 milioi euroren truke. Lehiaketa publiko egin ostean, epe arautuan Amenabar enpresa soilik aurkeztu da lehiaketara. Eremu horretan 122 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko hiru egitea da asmoa.