Azken unera arte ez da jakingo aurretik ohiko kalejira egingo duten ala ez. Ziurra zera da, emanaldia 12:00etan hasiko dela eta frontoiak gehienezko edukiera duenez, aholkagarria dela lekua hartzera garaiz joatea. Sarrera erdiko eskilaretatik izango da, pistako nahiz frontoiko partidak ikustera sartzeko ohiko lekutik alegia.
Alprojak mimo guztiarekin prestatutako antzezlana izanik, frontoian ere ikusgarria izango dela ziurtatu dute taldekideek. Jende guztia bertaratzera animatu dute, kalean euritan ibili ordez alternatiba polita delako aterpean emanaldiaz gozatzea, jarraian kaleko festara giro onean irteteko.