Bizitzaren azken uneen inguruan hausnartzeko aukera izan dute herritarrek Arantzazu Lizartzarekin

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn

Arantzazu Lizartza asteartean, Modelon, hitzaldia eskaintzen. (Zarautzon)

Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean? hitzaldia eskaini zuen asteartean, Modelo aretoan. Gai gogor eta serio bati adarretatik helduta, poesiaren bidez geure bizitzaren azken uneen inguruan hausnartzera gonbidatu gintuen.

Urtero legez, Zarautz Herri Zaintzailearekin elkarlanean antolatutako hitzordura bildu ginen asteartean, udazkeneko lehen euri zaparradekin batera, Arantzazu Lizartzaren hitzaldiaz gozatzeko.

Hasi aurretik, ZarautzOon, Elhuyar eta DIPCren eskutik, eta Passion for Knowledge nazioarteko zientzia jaialdiaren barruan, On zientzia lehiaketaren bideo irabazlea erakutsi zuten pantaila handian: mikrobiotari buruzko bost minutuko ikus-entzunezkoa, Gure bigarren garuna izenburuduna.

Baina denok geunden Arantzazu entzuteko zain. Emakume gazte bezain apartak hitzaldi berritzaile eta sakona eskaini zuen, Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean? izenburupean. Gai benetan gogor eta serio bati adarretatik helduta, poesiaren bidez gure bizitzaren azken uneen inguruan hausnartzera gonbidatu gintuen. Bere hitzaldia laburtzeko hitz bat hautatu beharko bagenu, "goxoa" izango litzateke.

Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide