200 ikusle bildu dira Jose Luis Villacañas filosofoaren saioan

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn

Jose Luis Villacañas filosofoa asteartean Modelo aretoan, hitzaldia eskaintzen. (Zarautzon)

Asteartean eskaini zuen Mundu-menderatzearen ideologia izeneko hitzaldia. Bere azken lana den Senderos que se bifurcan liburua izan zuen abiapuntu.

Asteartean arratsalde interesgarria izan genuen Modelo Aretoan, Jose Luis Villacañasekin antolatu genuen solasaldiarekin. 200 inguru lagun hurbildu ziren aretora, eta arretaz jarraitu zituzten filosofo ezagunaren iritziak.

Izan ere, Senderos que se bifurcan bere azken liburuan agertzen diren bidegurutzeak aztertu zituen, antzinako historiatik hasi eta gaur egungo egoeraraino: Halaber, neandertalez eta gaur egungo Palantir, Silicon Valley eta Eurasiako protagonistez ere aritu zen.

Bertaratu zirenek helarazi zutenez, oso gustura egon ziren ekitaldian. Hurrengo hitzaldia urriaren 6an izango da. Zarautz Herri Zaintzailearekin batera urtero antolatzen dugun ekimena da; aurten, Arantzazu Lizartza Lehen Arretako eta Komunitateko mediku gaztea izango dugu gurekin, zainketa aringarriei buruz hitz egiten.

Herritarrak astearteko hitzaldian, Modelo aretoan. (Zarautzon)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide