Kalera Martxa Zarauztik pasatuko da!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko uzt. 1a, 12:33

Ezker Abertzaleko Kalera Kalera dinamikak Kalera Martxa aurkeztu du. Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilbide bat izango da, zortzi etapakoa. Uztailaren 20an hasiko da Gernikan, eta 27an iritsiko da Lakuntzara. Uztailaren 25ean pasatuko da martxa Zarauztik eta martxako kideek gure herrian bazkalduko dute.

Ekimen honek bi helburu nagusi bete nahi ditu: batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako jaietan murgiltzea); eta bestetik, jai giroaz gozatzea.
Martxan parte hartzeko izena eman beharra dago; Arranon izango duzue horretarako aukera. Jai giroa eta presoen eskubideen aldeko aldarria uztartuz, etapa amaiera bakoitzean hainbat kultur ekitaldi izango dira. Zarauzko Sortutik martxan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Osorik egiteaz gain, zatiren bat egiteko aukera izango da, edo soilik, martxa pasatzen den herrietako ekimenetan parte hartzeko aukera ere izango da noski.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide