Ospakizun eguna izango dute 1947an jaiotako herritarrek urriaren 17an, kinto bazkaria egingo baitute. Arralde Txiki elkartean jarri dute elkar batzeko hitzordua, 12:45ean, eta bertan, apertiboa hartuko dute. Ondoren, 14:15ean, bazkari legea izango dute Santa Baraba jatetxean.
Bazkarira joan nahi dutenek Zabalegi dendan eman behar dute izena, 50 euro ordainduta; zenbateko horren baruan sartzen da aperitbikoa eta bazkaria. Antolatzaileek bertaratzera animatu nahi dituzte herritarrak.