Udal kiroldegiko erabiltzaile batek dio, urriaren 1ean, pilateseko klasea ura jasotzeko sei baldez inguratuta egin behar izan zutela, gela eta korridoreak itoginez beteta zeudelako. 2. solairuaren egoera tamalgarriaz konturatzen diren lehen aldia ez dela gogorarazi du. Gainera, udazkena hasi besterik ez dela egin, eta seguraski, euria egiten duen bakoitzean egoera hau behin eta berriz errepikatuko dela azpimarratu du. "Ez dugu zertan klasea baldintza horietan eman!" dio kiroldegiko erabiltzaileak, eta inolako istripurik ez egotea espero dutela nabarmendu du. "Zerbait gertatu arte horrela jarraituko dugu?", gehitu du.