Edarien eta elikagaien saltzaileak eta hornitzaileak gara.
Familia enpresa bateko bigarren belaunaldia gara, eta, egun, hiru anai-arrebak eta lantalde profesional batek osatzen dugu Borda Ardoak.
Produktuen zuzeneko salmentarako denda bat dugu Zarautzen, Foruen Kaleko 12. zenbakian, eta komertzialak ere baditugu ostalaritzako negozioei, elkarte gastronomikoei, enpresei eta abarri aholkularitza eta salmenta pertsonalizatua eskaintzeko.
Banaketa zerbitzurako ibilgailu propioak ditugu, gure instalazioetatik bezeroarengana zuzenean eta ahalik eta modu egokienean iristeko.