Zuen jolasei adi begira
biltzen ginen egunero
Hura ikusita etorri dena
nork zezakeen espero
Oraingo hontan nola izan garen
zorte txarraren bezero
Bildu gaitezen elkarrengana
elkar besarkatu bero
Gure laguntza hor egongo da
inoiz behar izanez gero.
Azpeitiko Ikastola Ikasberriko 98ko gurasoak
Azpeitian, 2020ko abuztuaren 26an
Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>