« 1 »

Eskela

Rafael Contreras Abad

-Goian bego-

Atzo hil zen, 91 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Bere emaztea: Mirari Goikoetxea; alabak: Mª Pilar eta Juanjo Garate, Karmele eta Xabier Arrieta; bilobak: Eneritz, Irene eta Mikel; zaintzailea: Osiris Colindres; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko AMA BIRJINAREN JASOKUNDEKO parroki elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

Azkoitian, 2024ko urtarrilaren 12an

OHARRA: Hilbeila gaur, ostirala, 16:00etatik 20:00tara eta bihar, larunbata, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era AZKOITIKO BELATOKIAN egongo da. Errosario Santua arratsaldeko 18:15ean elizan bertan errezatuko da.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>