Gaur hil da, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Bizitzaren ziklo honek
amaiera duelako,
laurogeita hamabi urte
oso handia delako.
Denbora luze honetan
zenbat irri eta malko,
langilea eta alaia
izan zara guretzako.
Beste inork ez bezala
babestu gaituzulako,
beti laguntzeko gertu
egon izan zarelako.
Maitasun hitzak besterik
ez dauzkagu zuretzako,
bihotzean inoiz ez da
zure izenik faltako.
Zure bilobak: Eneko eta Eli, Beñat eta Mirari, Aitor, Olatz eta Miguel, Nerea eta Roger, Ainhoa eta Asier, Maialen eta Aimar, Leire eta Oier, Eneritz eta Yassin, Ugaitz eta Irati, Lander, Mikel eta Onditz eta Naia; birbiloba: Enetz.
Azpeitian, 2026ko martxoaren 20an
Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>