1 2 3

Eskela

Maria Teresa Aldazabal Larrañaga

(Joxe Gogorza Etxeberriaren alarguna)

-Goian bego-

Azkoitian hil zen, 2025eko apirilaren 8an, 102 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Nahiz batzutan hala uste

ezer ez da betirako

102 urte beteak

ez dira alferrikako.

Elkarrekin zenbat une,

zenbat irri, zenbat malko

emakume indartsua

izan zara guretzako.

Esker berorik onenak

har itzazu zuretzako

beti guztion alboan

egon izan zarelako,

beti ahalik ta goxoen

tratatu gaituzulako.

Zuretzat maitasun hitzik

sekula ez da faltako.

Zure bilobak

Azkoitian, 2025eko apirilaren 8an

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>