« 1 2 3

Eskela

Maria Angeles Larrañaga Karrera

(Imanol Larrañagaren alarguna)

-Goian bego-

Gaur hil da, 87 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Bere anai-arrebak: Kandido (†) eta Juanita, Mailo eta Luis (†), Mª Karmen (†) eta Jabier (†), Kontxita (†) eta Rafael (†), Itziar eta Miguel Angel; ezkon anai-arrebak: Arantxa eta Miguel (†), Begoña (†) eta Justino, Itziar (†) eta Luis (†), Jabier (†), Arrate eta Jose, Urrategi eta Jabier; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ETZI, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko AMA BIRJINAREN JASOKUNDEKO parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara.

Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2025eko maiatzaren 24an

OHARRA: Hilbeila, BIHAR, IGANDEA, 17:00etatik 19:00etara eta ETZI, ASTELEHENA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, AZKOITIKO BEILATOKIAN egongo da. Errosario Santua arratsaldeko 18:45ean elizan bertan errezatuko da.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>