« 1 2

Eskela

Luis Maria Azpillaga Urbieta

-Goian bego-

Gaur hil da, 73 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. 

Bere emaztea: Carmen Alberdi Aizpurua; seme-alabak: Eli eta Eneko, Maite eta Igor; bilobak:Libe, Jon, Alex; ezkon anai-arrebak: Elisabete Alberdi eta Antonio Puyadena(†); ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoi bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ASTELEHENA, HILAK 2, arratsaldeko ZAZPIETAN, ZUMAIAKO SAN PEDRO parroki elizan, egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.      

Zumaian, 2024ko irailaren 1ean

Oharra: Hilbeila Zumaiako ALBIA Beilatokian izango da, BIHAR, ASTELEHENA, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik HILETA ordura arte.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>