Gaur zu agurtzera gatoz
eskertu nahirik guzia
beheko taberna negarrez
utzi dezu biluzia
goxo-goxo maitasunez
famili ederra hezia
gauza guziei jarriaz
umorea ta grazia
azkenean iritsi da
amama azken auzia
attitte Patxiri eman
gure partez goraintzia
bidai on eta gozatu
beste aldeko bizia
Zure birbilobak: June eta Unai, Iker, Maddi, Enara, Malen, Paule, Aiuri, Peru, Xabat, Elene, Gari, Niko.
Matxinbentan, 2025eko apirilaren 26an
Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>