« 1 »

Eskela

Joxe Mari Zelaia Lizaso

Nahiz heldu zitekela
bagetxekin lehendik,
inork ez genian nahi
hala ere oraindik,
lanak zintzo eginda
bahoa hemendik,
goibel zaudek soroak
zelai eta mendik,
ai zenbat zor diagun
guk eta Bikendik.

Zeinek zer behar zuen
beti zeunden ernai
eta emateko prest
zegonetik zernahi,
lagunduaz etxean
ta inguru danai,
dana izan zaitugu
maixu, lagun anai,
altzo onekoa zinan
benetan Joxemai.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela GAUR ASTELEHENA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, AIZARNAKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

 

ZELAIA-LIZASOTARRAK

Aizarnan, 2025eko apirilaren 28an

Oharra: Hilbeila Zumaiako Albia beilatokian izango da GAUR ASTELEHENA, hilak 28, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>