1 2 3 4

Eskela

Carmen Oyarzabal Larrañaga

(Jose Mari Arzallusen alarguna)

Gaur hil da, 90 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Nola aukeratu hitz ederrenak
maitatzen den bat galtzean
agur goxo bat aurkitu nahian
eta bilatu ezinean
orain badakit samina zein den
ama bat zendu denean
sinestun zinenez atseden hartu
Jaunaren aldamenean.

Bere seme-alabak: Lurdes, Jexux eta Ana Arrieta; koinatu-koinatak, ilobak eta gainerako ahaideek.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTEGUNA, arratsaldeko ZAZPIETAN, AZPEITIKO, SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parrokia-elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2025eko apirilaren 30ean

OHARRA: Hilbeila Azpeitiko CARMONA Tanatorioan egongo da bihar, osteguna, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko bi tanatorioen bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 zenbakira deituta (Zarautz Hileta Zerbitzuak, Araba kalea, 35) edo 943-42 21 29 zenbakira deituta (Memora, Abendaño, Urteta bidea, 2)./p>