Txakolin Egunaren harira, Lege Zaharren Enparantza jendez bete da gaur eguerdian. 12:00etan eman diote hasiera hitzorduari, Jalgi taldeko dantzariek eta Arrain Zopako kantariek eskaini duten Txakolin dantzarekin. Giro bikaina izan da txakolin dastaketaren bueltan, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso aritu dira bertsotan, herritarren gozamenerako.
Herritarrek Euskal Herriko txakolin ekoizpenaz eta bertako jakiez gozatu dute giro atseginean. Hain zuzen ere, hamabi upategitako edariak eskaini dituzte hainbat postutan, eta herritarrek horiek dastatzeko aukera izan dute, seri euroren trukean.