Azaroaren 11ko greba orokorra

A11ren atarian, ekintzaz bete dute herria Etxebizitza Sindikatuko kideek

Eneko Eizagirre Perez

Atzo, egun osoan zehar, askotariko ekintzak egin zituzten asteazkeneko greba orokorrerako deia eginez. Tailerrak eta hitzaldiak egin zituzten, baita kalejira zaratatsua ere. 

Datorren asteazkenean, azaroaren 11n, greba orokorra izango da, eta horren deitzaileak hasiak dira ekintzak egiten. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, esaterako, atzo, egun osoan zehar, hainbat jarduera egin zituzten Lege Zaharren Enparantzan. Etxebizitzaren arazoa, milaka aurpegi argazki erakusketa jarri zuten, batetik, eta banderak egiteko tailerra ere gauzatu zuten. Gero, 12:30ean, etxebizitzari buruzko asanblada orokorra egin zuten dozenaka lagunek. Arratsaldean, espekulazioa gai nagusitzat hartuta egin zuten mahai ingurua, eta horren ostean, kalejira zaratatsua egin zuten kalez kale.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide