Kantu giroan ari dira gozatzen Zirikaren laugarren kantu bazkariaz

Eneko Eizagirre Perez

180 bat lagun elkartu dira Zirika euskara elkartearen kantu bazkarian, eta musika giroan ari dira egunaz gozatzen. 19:30ean, bazkariko partaideak Santa Barbara jatetxetik herrira joango dira kalejiran.

Zirika euskara elkartearen ekimenez, laugarren kantu bazkaria ari dira ospatzen hainbat lagun. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, sarrerak salgai jarri eta berehala agortu ziren, eta guztira, 180 lagun bildu dira gaurko hitzorduan. 13:30ean hasita, poteoa egin dute herriko kaleetan, 14:30ean elkartu dira bazkaritarako Santa Barbara jatetxean.

Entsalada mistoaz, arrautzeztatutako legatzaz, txerri masailaez eta postreaz gozatu dute hara joandakoek, eta sabelak betetzean ekingo diote kantuari. Hain zuzen ere, euskal kantu zaharrak eta berriak dira gaurko protagonistak, eta EinGo taldea izango da bazkalostea girotzen. Iluntzean, berriz, Santa Barbara jatetxea atzean utzita, kalejira egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide