Felipe Juaristik olerkiz bete du Modelo

Eneko Eizagirre Perez

Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak poesia errezitaldia eskaini zuen atzo Modelo aretoan, musikaz lagunduta.

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo iluntzean, Modelo aretoan, Felipe Juaristiren azken lana entzuteko. 19:00etan hasita, poesia errezitaldia eskaini zuen idazle azkoitiarrak. Olerkiek ez ezik, zuzeneko musika ere izan zen emanaldian; gitarra doinuek eta ahots ederrek bete zuten arratsaldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide