Punk doinuek girotuko dute Hiruputzu etzi

Eneko Eizagirre Perez

Zarata Zarautzek antolatutako jaialdietako bat. (Zaratazarautz)

Etzi, bi talde ariko dira Hiruputzu gaztetxean; batetik, Zarauzko Peedoh, eta bestetik, Bartzelonako Maquinaria Incendiaria. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Igande pasiboei aurre egin nahian, Zarata Zarautzen ekimenez, bi kontzertu antolatu dituzte Hiruputzu gaztetxean. Etzi izango dira 20:00etan hasita, eta bi talde igoko dira oholtza gainera. Lehenik, etxeko talde bat ariko da; Peedoh bikoteak emango dio hasiera gaueko hitzorduari. Ondoren, Bartzelonatik etorriko da Maquinaria Incendiaria taldeak punk doinu azkarrez eta zorrotzez girotuko du gaua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide