Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruko saio berri bat egingo dute gaur arratsaldean Photomuseumen. Hain justu, populismoaz, beldurraz eta manipulazioaz ariko dira.
Esaterako, honako galderen inguruan hausnartuko dute saioan: Nola lortzen du norbaitek jendearen iritzian eragitea eta komunitate osoaren pentsaera aldatzea? Zer nolako indarra dute beldurrak eta aurreiritziek? Eta nola erabiltzen dira emozio horiek pertsonak elkarren aurka jartzeko?
18:00etan hasiko da hitzaldia, eta sarrera doakoa izango da. Gainera, amaitzean solasaldia egingo dute, bertaratutakoek beraien iritziak eta galderak plazaratu ahal izateko.