Azaroaren 11ko greba orokorraren harira, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak egitarau oparoa antolatu du biharko, Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez! lelopean.
Lege Zaharren Enparantzan hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da bihar. 11:00etan hasita, egun osoan zehar, Infopuntua egongo da, eta Etxebizitza arazoa: milaka aurpegi erakusketa egongo da ikusgai. 11:00etatik 12:30etara, herriko balkoiak apaintzeko banderak egiteko tailerraz gozatzeko aukera izango da, eta ondoren, etxebizitza-asanblada egingo dute. 17:30ean hasita, Zer da espekulazioa? Nola egin aurre? mahai-inguruarekin emango diote hasiera arratsaldeari, eta 19:00etatik aurrera, kalejira zaratsua izango da herriko kaleetatik barrena, A11 denok kalera! lelopean.