San Martin festa eta gitarra ikastaroak, Udaberrin

Enara Ariznabarreta

Udaberri jubilatuen elkartea. (Utzitakoa)

Udaberri jubilatuen elkarteak ostiralean ospatuko du San Martin Eguna, eta gaztaina erreak eta txorizo goxoa dastatzeko aukera izango da. Bestetik, asteazkenero eta ostiralero gitarra ikastaroak jarriko dituzte martxan.

San Martin Eguna ospatuko dute datorren ostiralean, hila 13, Udaberri jubilatuen elkartean, eta bertaratzen direnek gaztaina erreak eta txorizo goxoa dastatzeko aukera izango dute. Arratsalde zoragarria izango dela eman du jakitera elkarteak, eta San Martin Eguna elkarrekin ospatzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Era berean, gitarra ikastaroak martxan jarriko dituzte, eta musika eta giro ederrez jantziko dute Udaberri. Saioak doan izango dira, asteazkenero eta ostiralero, 16:30etatik 17:30etara. Udaberrik parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, eta gogorarazi du ez zaiola bakoitzaren mailari erreparatuko. Ikastaroak lagunartean ikasteko, praktikatzeko eta musikaz gozatzeko izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide