'Sacamantecas' eta 'La voz quebrada' filmak emango dituzte Modelon

Enara Ariznabarreta

Bihartik asteartera arte bi film eskainiko dituzte Modelo aretoan. Saio originalaren barruan emango dute Manuel Menchón zuzendariaren dokumentala.

Bi pelikula emango dituzte datozen egunetan Modelo zinema aretoan. Sacamantecas eta La voz quebrada filmak egongo dira ikusgai bihartik asteartera bitartean, hain zuzen ere. Lehenengoari dagokionez, bost aldiz eskainiko dute datozen egunetan zehar. Bigarrena, berriz, asteartean soilik ikusi ahal izango da, eta saio originala izango da.

David P. Sañudo zuzendariak zuzendutako thrillerra da Sacamantecas, eta genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatutako filma da. XIX. mendean, III. Karlistaldia hilzorian dagoen bitartean, emakume batzuk itota agertuko dira Gasteizko kanpoaldean. Hori horrela, biktimetako baten ahizpa, Ángela Berrosteguieta, justizia bila etorriko da, hiltzailea Juan Díaz de Garayo nekazari analfabetoa dela frogatzera. Aguazilen buru den Pío Pinedok hainbat egoerei aurre egin beharko die: gerra-garaiko baliabide faltari eta agintarien presioari.

La voz querada Manuel Menchón zuzendariaren dokumentala da. Bertan, Federico García Lorcaren eta Juan Ramírez de Lucasen historioa kontantzen da. 1936ko udan, bi gazteek Espainia utzi eta beren harremana ezkutuan bizitzera behartzen zituen gizartetik urrun bizitza berri bat hasteko asmoa zuten, baina bidaia hura ez zen inoiz gertatu. Aste batzuk geroago, Lorca Granadan hil zuten, Gerra Zibilaren hasieran. Laurogeita hamar urte geroago, filmak istorio eten hura berreskuratzen du, eta Lorcaren dimentsio intimo eta maitekor batean barneratzen da, bere bizitzako azken hilabeteei lotua, orain arte iturri zuzenetatik ia irisgarria ez zena.

Azaroak 9, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Hiru filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Bihar, larunbata
  • 19:15. Sacamantecas.
  • 22:15. Sacamantecas.

Etzi, igandea

  • 19:15. Sacamantecas.

Azaroak 9, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. Sacamantecas.
  • 19:30. Sacamantecas.
Azaroak 10, asteartea
  • 19:30. La voz quebrada. (Saio originala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide