Euskal selekzioaren partida ikustera Zarauztik Bilbora joateko autobusak jarri dituzte

Eneko Eizagirre Perez

Euskal selekzioko jokalariak, Palestinaren aurkako partida hasi aurretik. (Euskadiko Futbol Federakundea)

Azaroaren 14an izango da euskal selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida, Bilbon. 11:00etan aterako da autobusa Sanz Eneatik, eta 23:30ean itzuliko da Zarautzera. Langileak hamabost euroren truke eskuratu dezakete autobuseko txartela; langabeek, berriz, hamabi eurotan.

Euskal selekzioak eta Venezuelak lagunarteko partida jokatuko dute azaroaren 14an, larunbatez, Bilbon, San Mames futbol zelaian, 20:00etan hasita, eta hara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzu antolatu du Danda gazte asanbladak. 11:00etan aterako da autobusa Zarauztik Bilbora, Sanz Enea pareko autobus geltokitik, hain zuzen ere. Itzulerako autobusa, berriz, 23:30ean aterako da Bilbotik. 

Joan-etorriko txartelak salgai daude dagoeneko. Langileek hamabost euro ordaindu beharko dute txartela eskuratzeko, eta langabeek, hamabi euroren truke eskura ditzakete txartelak. Horiek erosteko @danda.zarautz Instagram kontura mezua bidali beharko dute herritarrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide