Hamabi txirrindularik osatuko dute datorren denboraldiko Eulen-Amenabar taldea

Intza Trula

Eulen-Amenabar taldeko txirrindulari bat, lasterketa batean. (Jira Bira kluba)

Zuzendaritzak dio "oreka" lortu duela "esperientziadun txirrindularien eta gazteen artean".

Jira Bira klubak osatu du jada datorren denboraldirako emakumezkoen Eulen-Amenabar taldea, eta lanean hasteko prest dago. Hamabi txirrindularik osatuko dute 2027ko plantilla, hain justu ere.

Zuzendaritzak dio "oreka" lortu duela "esperientziadun txirrindularien eta gazteen artean". Horretarako, azken denboraldian taldean izandako hiru txirrindulari taldearen "oinarri eta sustengu" izango dira: Ane Berastegi, Naya Mangas eta Claudia San Justo, hain zuzen. Fitxaketa berrien artean, berriz, ondorengoak aurkeztu ditu klubak: Goretti Sesma, Nahia Imaz, Mirari Gotxi, Naia Torrent del Cid, Elena Cuenca, Itxaso Askasibar, Naia Martin, Ziortza Ortiz eta Oneka Sanchez.

Jira Bira klubeko zuzendaritzaren hitzetan, hamabi txirrindulari horiek "oreka handia" eskainiko diote taldeari, "fronte guztietan protagonistak izateko aukerekin".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide