Jesus Arana Euskalmeteko zuzendari izendatu du Jaurlaritzak

Ane Olaizola

Jesus Arana. (Guka)

Segurtasun sailaren barruan hainbat aldaketa egin ditu Eusko Jaurlaritzak, eta, besteak beste, Jesus Aranaren izendapena onartu du. Jose Antonio Arandaren lekua hartu du Zarauzko Udaleko zinegotziak. 

Eusko Jaurlaritza gobernu bilera egin du gaur, eta Segurtasun sailaren barruan hainbat izendapen onartu ditu: horien artean, Jesus Arana Euskalmeteko zuzendari nagusi izendatu dute. 

Jose Antonio Arandak erretiroa hartu duelako izendatu dute Arana Euskalmeteko zuzendari. Zarauzko Udaleko Ekonomia eta Ogasun nahiz Gizarte Politiketako zinegotzia da hura indarrean den agintaldian, EAJren udal gobernuan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide