Igandean jokatuko dituzte 82. Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidak. 09:00etatik aurrera, hasiko da hitzordua Zarauzko hondartzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, joko eremu markaketa senior mutilen ligako Marmarra taldeak egin beharko du, 07:45ean.
Horrez gain, jardunaldi honetan lau talde izango dira epaileen ardura kudeatuko dutenak; gizonen ligako Iuri aholkularitza, Euskalmader acuchillados eta gizonen zein emakumeen ligako La potx taldeek. Atsedenaldia izango dute gizonen ligako Iuri aholkularitza, Balearri- Astillero eta Euskalmader acuchillados taldeek hirugarren jardunaldi honetan.
Azaroak 8, igandea:
Senior mutilak
1. Asti Pinturak - La Potx
2. Francesena sarraila denda - KTXO
3. Ulacia bidaiak - Izar Optika
4. Celso Castro - Kosta Hortz klinika
5. Latz taberna - Txiki Polit
6. Etxabe Confort - Nautiko Zarautz
7. Talai Mendi kanpina - Gau Txori taberna
8. Tivoli-Naparrak - Itxaso taberna
9. Pukas - Arrano taberna
10. Katixa - Garcia edari banaketak
11. Euromar - Marmarra
12. Kirkilla enea jatetxea - Telesforo erretegia
13. Asergroup Acrisure - Euskalduna taberna
Atsedena: Iuri Aholkularitza, Balearri-Astillero, Euskalmader acuchillados
Senior neskak
14. Marmarra - Kebidek
15. Kirkilla enea jatetxea - UMA
16. Ekimen - La Potx
17. Marina Txiki - Itxaslur taberna
18. Itxaso taberna - Euskalduna taberna
19. Lukas ardotegia - Lakari-Arrano
20. Izeta - 310-Kepa Osteo