Zirika euskara elkartearen IV. Kantu Bazkariaz gozatzeko aukera izango da larunbatean

Enara Ariznabarreta

Zirika elkarteak antolatutako kantu bazkaria. (Utzitakoa)

Zirika euskara elkarteak egitarau ederra antolatu du larunbat honetarako. Azken urteetan bezala, laugarren edizio honetan ere, Santa Barbara jatetxean izango da otordua.

Larunbat honetan, laugarren urtez, Zirika euskara elkarteak kantu bazkaria egingo du. Azken urteetan bezala, aurten ere Santa Barbara jatetxean izango da otordua.

13:30ak aldera, mahaien antolaketari ekingo diote, eta 14:30ean bazkari goxoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Entsalada mistoa, legatz arrautzeztatua onddo-saltsarekin eta txerri masailak saltsan izango da bazkariko menua, eta gainera, postrea, etxeko ardoa eta kafea ere izango dituzte. Bazkalostea girotzeaz EinGo taldea arduratuko da, betiko eta oraingo euskal kantuekin. Eguna amaitzeko, 19:30ean hasita, kalera irtengo dira trikitilarien laguntzaz.

Antolakuntzak Zirika kantu-liburua eramateko gogorarazi du, eta oraindik ez dutenek, Kantari App-ean eskuratu dezaketela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide