Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira azaroaren 29an, eta egun horretan herrian jarriko dituzten hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa egin zuen atzo goizean Zarauzko Udalak programa informatiko baten bitartez. Atzo goizean egin zuten datorren azaroaren 29ko Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetako mahaien zozketa. Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean gauzatu zuten ausazko zozketa, eta horrenbestez, hautesleku bakoitzeko mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratu dira.
Herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete dagoeneko hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez.