Aurten ere Nahia Calderon eta Oxel Oregi nagusitu dira Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketan

Enara Ariznabarreta

Nahia Calderon eta Oxel Oregi Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketaren 30. edizioko sari banaketan. (Enara Ariznabarreta)

Larunbatean eta igandean jokatu zuten txapelketaren 30. edizioa, eta Calderon eta Oregi nagusitu ziren Open kategorian. Giro paregabea izan da asteburuan Borghetto parean.

Giro paregabea izan da asteburuan Borghetto parean, Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketaren 30. edizioan. Eguraldi onarekin eta herritarren animo artean aritu dira surflariak lehian, eta talde desberdinetan banatuta aritu dira surfean. Iaz bezalaxe, aurten ere Nahia Calderon eta Oxel Oregi izan dira Open mailako txapeldunak.

Masters kategorian Oier Illarramendi nagusitu zen, eta xafla luzearekin lehiatu zirenen artean Jon Garmendia izan zen hoberena. 14 urte azpikoen mailan, Ainhoa Troitiño eta Lukas Iribar izan ziren txapeldun, eta 18 urte azpikoenean, Lur Oregi. Kategoria alternatiboan Candela Azurtza eta Andoni Domingez nagusitu ziren, eta etzanlarietan Jon Azkoaga izan zen onena. Azkenik, foso 80 kategorian, 80ko hamarkadako surflarien topaketan, Ibon Amatriain nagusitu zen. 12 urte azpikoen topaketa ere izan zen, baina kategoria honetan ez da irabazlerik egoten.

Sailkapena osorik:

Open neskak:

  1. Nahia Calderon
  2. Ainara Aymat
  3. Kora Calderon
  4. Paula Ortiz

Open mutilak:

  1. Oxel Oregi
  2. Keoni Lasa
  3. Aritz Aranburu
  4. Lander Davila

Masters:

  1. Oier Illarramendi
  2. Julen Elkoro
  3. Paulo Diaz
  4. Erik Erostarbe

Xafla luzearekin:

  1. Jon Garmendia
  2. Iker Treviño
  3. Mikel Yerobi
  4. Urko Treviño

14 urte azpiko neskak:

  1. Ainhoa Troitiño
  2. Malen Troitiño
  3. Maia Cedron
  4. Laia Abou-Asali

14 urte azpiko mutilak:

  1. Lukas Iribar
  2. Jon Amostegi
  3. Danel Eizagirre
  4. Enok Lasa

18 urte azpiko mutilak:

  1. Lur Oregi
  2. Alex Amondarain
  3. Kai Epelde
  4. Ager Epelde

Alternatibo mutilak:

  1. Julen Larra
  2. Mikel Celorio
  3. Juan Martinez
  4. Alberto Agirre

Alternaibo neskak:

  1. Candela Azurza
  2. Malen Treviño
  3. Mareike Vogt
  4. Leire Leizaola

Etzanlariak:

  1. Jon Azkoaga
  2. Adur Amatriain
  3. Haritz Irureta
  4. Martin Herraiz

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide