Martxan da Murkil Zarauzko merkatarien elkartearen Merkataritza Astea, sariz betetako kanpaina. Igandera arte, hilaren 8ra arte, egongo da martxan, eta erosketak egiten dituzten herritarren artean sari ugari zozkatuko ditu elkarteak.
Hain justu ere, Murkileko saltokietan erosi eta txartel bat betetzen dutenen artean 500 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko hamar bonu eta lau saski zozkatuko dituzte. Halaber, bi galdera erantzun beharko dituzte txartela betetzean, eta zozketako irabazleek galdera horiek zuzen erantzun badituzte, sari bikoitza izango dute.