Estreinakoz Errebote Gaua ospatuko dute Hiruputzu gaztetxean, larunbat honetan. Musika elektronikoz betetako jaialdia izango da, eta gau osoko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek: 23:00etan hasiko da lehen DJ saioa, eta igandeko 06:00ak arte iraungo du jaialdiak.
Lau DJ izango dira gau osoan zehar gaztetxea girotzen egongo direnak: Asti, Ixeta, Zip eta Timi Dekosko, hain justu ere. Doakoa izango da sarrera, eta dantza egiteko eta musika elektronikoaz gozatzeko deialdia egin dute antolatzaileek.