Azaroaren 29an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta egun horretan hauteskundeetako mahaietan izango diren kideak aukeratzeko zozketa astelehenean egingo dute Zarautzen. Udaletxeko areto nagusian egingo dute zozketa, 09:15ean hasita, Espainiako Estatistika Institutuaren informatika programa baten bidez.
Zarautzen erroldatutako biztanleen artean aukeratuko dituzte hauteskunde mahaietako ordezkariak, eta zozketa amaitzean udalaren webgunean ikusi ahal izango dute herritarrek mahaian egotea egokitu zaien edo ez. Kontsulta egin ahal izateko norbere NA zenbakia erabili beharko da.
Horrez gain, posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago jada. Azaroaren 19a izango da eskaera egiteko azken eguna, eta botoa emateko epe muga, berriz, azaroaren 25a. Posta bidezko botoaren inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke honako esteka honetan.