Ademgi elkarteko kideek herria bisitatu dute

Aritz Mutiozabal

Ademgi elkarteko kideek, Azahara Dominguez foru diputatua, Xabier Txurruka alkatea eta Zarauzko Turismo Bulegoko arduradunak. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak antolatuta, Zarautz eta txakolin upategi bat ezagutzen aritu dira Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko 30 lagun inguru.

Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko 30 kide inguruk herria bisitatu dute gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Bask For All agentziarekin elkarlanean antolatutako egitasmoan. Gipuzkoan turismo irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatzen jarraitzea da aldundiaren ekimenaren helburua. Horretarako, lurraldeko baliabide eta esperientzia turistikoak pertsona guztiei eskaini nahi dizkiete, "denek baldintza berdinetan gozatzeko aukera" izan dezaten.

Jardunaldian Azahara Dominguez foru diputatua, Xabier Txurruka alkatea eta Zarauzko Turismo Bulegoko arduradunak izan dira. Era berean, parte hartzaileek Iraganera begirada ekimena ezagutzeko aukera izan dute, eta herrian barna egin duten ibilbideari esker, Zarauzko zazpi toki esanguratsu ezagutu ahal izan dituzte, baita duela ehun urte nola ziren ere. Amaitzeko, Gaintza txakolindegia bisitatu dute, eta txakolinaren ekoizpen prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide