'Udazkenean barnea nola armonizatu!' hitzaldiaz gozatzeko aukera izango da hilaren 6an

Enara Ariznabarreta

Udazkeneko ostoak. (Pixabay)

17:00tatik 18:30era, udazkeneko aldaketetara hobeto modatzeko hainbat aholku eta iradokizun eskainiko ditu Nere Errekak Itxasmendiko Auzo Elkartean.

Datorren ostiralean, hilaren 6an, Udazkenean barnea nola armonizatu! hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 17:00etatik 18:30era Itxasmendi Auzo Elkartean (Pagoeta Kalea 2, behea).

Nere Errekaren eskutik, udazkeneko aldaketetara hobeto modatzeko hainbat aholku eta iradokizun ezagutzeko aukera izango da bertan. Hitzaldia dohainik izango da eta 25 pertsonentzako lekua egongo da, beraz, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena nererreka@gmail.com helbidera edota 605-74 72 76 mezu bat bidaliz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide