'Espekulazioa: Zer da? Nola egin?' hitzaldia, bihar Frontoi Txikin

Enara Ariznabarreta

Etxebizitzaren eskubidearen aldeko eta espekulazioaren aurkako mobilizazioa. (Enara Ariznabarreta)

12:00etan hasita, Frontoi Txikin Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gazte Koordinadora Sozialistarekin batera eskainitako hitzaldia entzuteko aukera izango da.

Etxebizitza Sindikatu Sozialista azaroaren 11ko greba orokorraren bueltako lanketa egiten ari da azken asteotan. Hori dela eta, Gazte Koordinadora Sozialistarekin batera, Espekulazioa: Zer da? Nola egin?  hitzaldia eskainiko dute bihar. 

12:00etan hasita, etxebizitzaren eta espekulazioaren gaiaz arituko dira Frontoi Txikin. Ordu berean, Zumaiako Oxford aretoan ere izango da hitzaldia entzuteko aukera. Hainbat gaiez hitz egiteko tartea izango da bertan, esaterako, espekulazioaren nondik norakoak, honen aurrean egitekoak eta gazteen papera azaroaren 11n.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide