'Balea kantariaren kondaira' eta 'Digger' filmak izango dira ikusgai Modelon

Eneko Eizagirre Perez

Gaurtik astelehenera bitarte, bi pelikula egongo dira Modelo aretoan. Balea kantariaren kondaira eta Digger filmak, izango dira gaur eta bihar ikusgai. Bigarrenaren kasuan, etzi ere egongo da ikusteko aukera.

Aste honetan, Modeloko zinema egitarauan bi pelikula berri egongo dira; alde batetik, familiako kide guztiei eskainitako ekoizpena da Balea kantariaren kondaira animazio filma eta euskaraz eskainiko da. Gaur eta bihar izango dira proiekzioak 16:45etan. Bestalde, ikusle helduagoei eskainitako pelikula da Digger izenekoa eta Tom Cruisen da protagonista. Gaur 19:15etan eta 22:15etan egongo da ikusgai, bihar, berriz, 19:15etan bakarrik izango da saioa, eta azkenik, etzi 17:00etan eta 19:30ean gozatu daiteke filmaz Modelo Aretoan.

Balea kantariaren kondaira Alemanian egindako ekoizpena da eta euskaraz itzulita ikusiko da modelo aretoan. Vincent umezurtz geratutako balea konkordun gaztearen abenturak kontatzen dira filmean. Ozeanoak bere kantu magikoaz babesten zituen azken Balea-kantariaren semea izanik, gurasoak galtzeak eragindako oinazea jasaten du, eta bere gaitasunak zalantzan jartzen ditu. Bestetik, Tom Cruisen azken lana da Digger eta filmean, munduko pertsonarik aberatsenaren inguruko nondik norakoak kontatzen dira. Alejandro Gonzalez Iñurritu zuzendariaren azken ekoizpena da hau eta prentsaren arabera, emozio kontrajarri asko sortzen ditu lan berri honek.

Urriaren 2a izango da Ikusleen Eguna, astelehena. Horregatik, sarrerek prezio berezia izango dute egun horretan. Filmen sarrerak Modeloko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.



Gaur, larunbata
16:45. Balea kantariaren kondaira
19:15. Digger
22:15.Digger

Bihar, igandea
16:45. Balea kantariaren kondaira
19:15. Digger

Etzi, astelehena
17:00. Digger
19:30. Digger

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide