Letoniako Juventus eta Bulgariako Irrati Nazionaleko abesbatzen ostean, Esloveniako abesbatza igoko da gaur Frantziskotarren elizako oholtzara. 20:30ean hasita, Ljubljanako Unibertsitateko Tone Tomsic abesbatzak emanaldia eskainiko du, Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruan.
Esloveniako eta nazioarteko musika koraleko talde entzutetsuenetako bat da Tone Tomsic. Unibertsitateko hainbat fakultatetako ikasleek osatzen dute abesbatza, eta bere bikaintasun artistikoagatik da ezaguna.
Sarrerak kontzertua hasi baino lehen jarriko dituzte salgai eliz atarian, 5 eurotan –Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, 3 eurotan–. Sarrerekin lortzen duen dirua egitasmoaren gastuak ordaintzera bideratuko du Zarautz abesbatzak.