'Zanbuila' obra eskainiko dute bihar Modelon

Intza Trula

 Irene Hernando, Esti Curiel eta Amaia Ruiz de Galarreta 'Zanbuila' antzezlanean. (Utzitakoa)

Sarrera guztiak agortu ditu Lolak kolektiboaren lanak. Ikusten eta entzuten ez diren emakumeen ahotsak plazaratzea da lanaren helburua. Irene Hernandok, Esti Curielek eta Amaia Ruiz de Galarretak antzezten dute.

Sarrera guztiak agortuta, Zanbuila antzezlana aurkeztuko du bihar Lola kolektiboak Zarautzen. Modelo aretoan izango da emanaldia, 20:00etan, eta oholtzaren gainean izango dira Irene Hernando, Esti Curiel eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak.

Kostaldeko herri batean bizi diren belaunaldi desberdineko emakumeak dira Zanbuila-ko pertsonaiak. Batetik, Itziar dago, krisialdian dagoen 39 urteko emakume bat, eta haren bidez agertuko dira beste pertsonaiak: Karmen, adineko emakume bat, eta haren alaba, Arritxu. Ikusten eta entzuten ez diren emakumeen ahotsak plazaratzea da lanaren helburua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide